Teknologia albisteak
2

Tokiko telebisten azoka

Erabiltzailearen aurpegia
Edorta Arana - Udako Euskal Unibertsitatea
2006-06-21 : 11:06

Maiatzaren 17an eta 18an egin zuten Granollersen Mercat Audiovisual de Catalunyaren zazpigarren edizioa.
Eibarren, UEUren Udako Ikastaroen barruan, tokiko telebisten lehen azoka antolatu dugu, hemen dauden esperientzien berri emateko.
Hitzaldi-sorta arruntetatik ihesi (http://ikastaroak.ueu.org), telebista saioak ikusteko eta programazio-eredu desberdinei buruz berba egiteko parada izango dugu Markeskua jauregian, bi goizez.

Kataluniako tokiko telebisten erakuslehio garrantzitsuena bilakatu den MAC delakoan, kanal bakoitzak egiten dituen programa eta programazio-taula garrantzitsuenak jartzen dituzte ikusgai.
Hemen, Eusko Jaurlaritzak kaleratuko duen dekretuaren zain gaudenean, tokiko telebisten mundua bizi-bizi dago.
UEUk antolatutako ikastaro honetan, euskarazko programaziogintzari pisua emanez, han eta hemengo kanaletan ikus daitezkeen hainbat saio aurkeztuko dira.
Ttipi-Ttapa, Goiena, Localia Gipuzkoa eta Goierri bezalako telebisten eskaintza aitzakia modura hartuta kanalen arteko trukea eta koproduzioei buruz aritu dira.
Hori dela-eta, Tokiko bezalako esperientzien berri emango da, uztailaren lehen astelehen eta asteartean, goizez eginiko saioetan.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak amaitzear duen dekretuaren nondik norakoen berri izango dugu.

Ez da, gure testuingurua beste bat delako, Kataluniako Mercat Audiovisual-aren parekoa, baina hemengo egoera ezagutzeko eta etorkizunera begira aurrera egiten hasteko urratsa izan daiteke.

Informazio gehiago eta egitaraua osoa: http://ikastaroak.ueu.org

Erantzunak

M.K.
2006-06-21 : 14:19

Catalunyakoa maiatzean. Eta Euskal Herrikoa noiz? hainbeste kostatzen da Sustatun lotura zuzenak jartzea?


Edorta Arana
2006-06-22 : 19:15

Ikusten da M.K. tentagarria egiten zaizula Eibarko ikastaroa. Pozten naiz.
Markeskua jauregian UEUk antolatu duen Tokiko Telebisten Azoka, uztailaren 3an eta 4an, izango da, goizeko 9etan lehen egunean eta asteartean 9:30etan hasita eta eguerdiko 14ak arte.


Ongi etorria izango zara.


Erantzun

Sartu