Teknologia albisteak

ESLE gerente bila

Erabiltzailearen aurpegia
Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea - ESLE
2006-06-20 : 09:06

ESLE - Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea gerente bila dabil. Infojobs-en ipini den iragarkiaren bidez erantzun dezakete interesatuek. Baina azkar ibili: azken eguna ekainaren 23a da.

Printzipioz egun erdiko dedikazioa eskatzen/eskeintzen da, eta elkartea indartzen eta elkartearen proiektuak sendotzen doazen neurrian dedikazioa handituko dela aurreikusten da.

Software librearekiko interesa eskatzen da, baina batez ere komunikazio gaitasuna, eta proiektu kudeaketan talde ezberdinekin, enpresa ezberdinekin, lan egiteko gaitasuna.

Esan bezala Infojobs-en ipini da iragarkia, handik bidali daitezke cv-ak, edo bestela ESLE elkartearen kide den enpresaren batekin kontaktuan ipini. Hori bai, azkar ibili. Azken eguna ekainak 23a, ostirala, da.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago