Teknologia albisteak
1

Euskaltzaindiaren prentsaurrekoa Iruña-Veleiako aztarnen inguruan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-06-16 : 14:06

Iruña-Veleiako indusketetan aurkitu diren euskarazko aztarnen benetakotasuna ziurtatzeko prentsaurrekoa egin zuten atzo Hendrike Knörr eta Joakin Gorrotxategi filologoek. Aztarnak III-VI mende bitartekoak dira.

Azken egunotan denon ahotan izan da Arabako Iruña-Veleia aztarnategian egin duten aurkikuntza: erromatar garaiko aztarna aberatsak, erligio-gaiak, egipziar hieroglifoak... eta euskaraz idatzitako hitz batzuk, inoiz aurkitu diren zaharrenak.

Azken egunotan hedabideetan azaldu diren iritzi eta berriak argitzeko, prentsan izandako filtrazioak gaitzesteko, eta aurkitutako aztarnak benetakoak direla ziurtatzeko, prentsaurrekoa egin zuen atzo (ekainak 15) Euskaltzaindiak.

Aurkikuntzaren ezaugarri nagusiak:

  • Topatu dituzten euskarazko hitzak III. eta VI. mende artekoak dira, orain arte aurkitutako zaharrenak.
  • Euskarazko lehen idatzien agerpena lau eta zazpi mende artean aurreratu da
  • Hizkuntza askotan ez da ezer idatzi, eta honek frogatzen du euskaraz idazten zela V. eta VI. mendean, eta akaso, lehenago ere bai.
  • Nabarmentzekoa da aurkitutako hitzak ulergarriak direla, gaurko euskararen oso antzekoak (edo berdinak).
  • Arkeologoei, historialariei, hizkuntzalariei eta zientzialariei ikerketak amaitzen utzi behar zaiela azpimarratu zuten. Urrian edo azaroan aurkeztuko dute azken txostena.

Hendrike Knörr euskaltzainaren hitzak zenbait komunikabidetan agertu dira gaur, besteak beste:

Gaurko prentsan beste hainbat aipamen ere aurkituko dugu, esate baterako:

Erantzunak

Sustatu
2006-06-19 : 12:07

Henrike Knörr berak artikulu bat kaleratu du azalpen gehiago emanez Erabili.com webgunean.


Iruña-Veleia berriro guztien ahotan



/


Erantzun

Sartu