Teknologia albisteak

Ekainaren 17an Gaztetxe Biraren Bukaera Jaia Legorretan

Erabiltzailearen aurpegia
Musikherria - Musikherria
2006-06-16 : 12:06

Musikherriak antolatutako Gaztetxe Biraren bukaera heldu da. Horretarako, ekainaren 17an, larunbata, Legorretako gaztetxean jaialdia prestatu dugu 0:30etatik aurrera Kloratita eta Lur Jota taldeekin.

Abenduan hasitako Gaztetxe Biraren bukaera heldu da. Horretarako, ekainaren 17an, larunbata, Legorretako gaztetxean jaialdia prestatu dugu 0:30etatik aurrera. Horrela, Kloratita eta Lur Jota taldeak arituko dira gaztetxeko eszenatokian.

Azken sei hilabete hauetan Euskal Herriko gaztetxeetatik egin dugun birari buruz oso balorazio positiboa egiten dugu. 40 gaztetxe inguru zeharkatu ditu birak eta 40 talde baino gehiagok parte hartu dute. Eskertzekoa da, gainera, gaztetxeek hartutako konpromiso irmoa Gaztetxe Bira eta Musikherriaren proiektuari dagokionez. Elkarlan polita jarri dugu martxan eta hasieran geneuzkan hiru helburuak bete ditugu:

  1. Musikherriak herri/gazte mugimenduko eragileen proiektuekin, kasu honetan gaztetxeekin, bat egitea eta elkarlana burutzea.
  2. Musikherriaren proiektua eta taldeak ezagutzera ematea.
  3. Gaztetxeak kultura askearen aldeko gune erreferenteak bilakatzea.

*egun osoan zehar, Gazte Asanbladak antolatutako jarduera ugari izango dira Legorretan.

-kartela

*eta datorren ekainaren 21ean, MusikHerria Gaua Barañainen!

-kartela

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago