Itsasoak urak handi
Lore Jokoen barnean Ondarroako Udalak antolatu dituen Itsasoari buruzko poema-antologia beka Kirmen Uribe Urbietak irabazi du Itsasoak urak handi lanarekin. Urte beteko epea du egileak proiektu bekaduna amaituta Ondarroako Udalean aurkezteko.
Epaimahaikideak Jabier Kaltzakorta, Iratxe Retolaza Gutierrez eta Jon Kortazar izan ziren.
Lore Jokoetako egitarau nagusia udazkenean izango da. Orduan egingo da Itsasoak urak handi lanaren aurkezpen publikoa.
Aurkeztutako aurre-lanaren sarreran Kirmen Uribek honela jaso du bere asmoa: ...horixe bilatu nahiko nuke antologiarako poemetan. Ez hainbeste itsas giroa azaltzen duten erretratuak agertzea, askotan itsasoa bera ezagutu gabe egindako erretratu kostunbristak. Beste zerbait izan behar dute poemok, zerbait gordean; ikuspegiren bat, barne-indarren bat, biziraupenerako joera bat.
Bestalde, Augustin Zubikarairen biografia egiteko beka eman gabe utzi du epaimahaiak (Ana Urkiza, Pako Sudupe eta Julen Urkiza).
Lehiaketa, Ikerketa eta Beka deialdiak
Augustin Zubikarai*ren omenez, honako Lehiaketa, Ikerketa eta Beka ezberdin hauek antolatu dira :
- Lehiaketa: Konposizio Lehiaketa
- Lehiaketa: Ondarroa ikusgarria Argazki Lehiaketa
- Ikerketa: Arrantzaren arazoei buruzko ikerketa (iragana, oraina edo geroa)
- Beka deialdia: Augustin Zubikarai idazlearen biografia
- Beka deialdia: Itsasoari buruzko poema-antologia
- Ikerketa-beka: Emakumeen partaidetza gizarte aldaketetan
- Beka deialdia: Emakumeen partaidetzari buruzko bideo bat egiteko
Erantzunak kargatzen...