Teknologia albisteak

Danbaka.com, musika taldeen webgunea

Erabiltzailearen aurpegia
Maider Arregi - Goiena
2006-06-16 : 08:06

Bergarako Gaztetxean aurkeztu da danbaka.com. Bertan izan dira www.danbaka.com webgunean bloga duten musika taldeak. Debagoieneko taldeendako zein euskaraz idatzi gura duen Euskal Herriko edozein talderendako ematen da bloga izateko aukera. Musika komunitatea sortu gura da.

Debagoienean dagoen musika talde kopuru handia ikusita eta horiek eragiten dituzten ekimen guztien berri emateko sortu beharreko tresna baten premia zegoen. Hala, www.danbaka.com webgunea sortzea erabaki du Goienak. Debagoieneko zein EHko taldeek izango dute webgunea Danbakan.

Bloga duten taldeak

Aby-Kem, Amonal, Radio Wings, Enboskada, Little Little Much, Show Business, Golpe de Estado, Liken, Los Cretinos, Muted, Malenkonia, Dolce Vita, Txuma Murugarren, Kultur LAB, Lagash, Fly Shit eta Potemkin.

Informazio ugari

  • Debagoieneko Musika Lehiaketaren gaineko informazio zehatza.
  • Debagoieneko zein Debagoienetik kanpoko berriak. musika albisteak.
  • Nahi duten musika taldeek beren bloga izateko aukera dute. Musika taldeek ez dute ezer ordainduko eta webgune horretan argazkiak, abestiak mp3 formatuan eta bideoak kargatu ahal izango dituzte, besteak beste. Mp3ak biltegi batean kargatuta egongo dira, Goienaren zerbitzarietan, eta player batekin blogean entzun edo blogetik jaisteko aukera dago.

Webgunearen ezaugarriak

Bitakorarekin egindako webgunea da Danbaka.com. Bitakora Zope produktu bat da, multiblogak sortzeko eta blog komunitateak kudeatzeko. Software librean eginda dago eta euskaraz. Eibarko Codesyntax enpresak euskaratu du.

  • Argazkiak www.flickr.com argazki biltegian kargatzen dituzte musikariek.
  • Bideoak ere baditu Danbaka.com-ek. Musikariek kontu bana izango dute www.youtube.com bideo biltegi handian eta han kargatuko dituzte bideoak.

Honekin guztiarekin Web 2.0-aren aldeko apustua egin nahi dugu: edukien sindikazioa, CSS estiloak, estandarretan oinarrituta, tagak...

Erantzun

Sartu