Orgasmo arrunta eta orgasmo tantrikoa. Tentsioan "antsiz ta egarriz" dauden bi lagun edo lasaitasunean gozatzen dakitenak. Hobe esanda, zertarako aukeratu? Izan gaitezen aberats!
Arantzazu, Urbia eta Aitzkorri irudikatzen ditut beti.
Arantzazutik abiatu,Urbiatik ziztu bizian pasa ta Aizkorri puntaraino. Ti-ta! Erlojua lagun, "gaur bai azkar egin, hau den hau sasoia"! Eta akaso beste mendiren bat be egin, ala bertan leher-leher eginda. Indarren arabehera.
Arantzazutik abiatu, ta igo, noski. Barreneko bizitasuna piztu. Ta Urbian, ala akaso iturrian ere, pausatu, kontuak esan, barre egin, perretxikoren bat usaindu, ta ibili, laguna eskutik helduta baso eta errekatan zehar.
Bidea bizi. Mendia bizi. Laguna bizi.
Aldapa goran pausoa hestutu ta arnasa sakondu. Aldapa beheran arindu ta nasaitu, baretu ta lehundu.
Baliteke Urbian gelditzea... udaberriko eguzkitan... ala ilunabarrean ostatuan... oporretan gara. Gustora hartuko dugu Aitzkorri pausatu ostean.
Maite, dasta, laztan, Gaia ama lurraren kurbak.
Tantra, emetasunaren gozamena. / Yoga ikastaroa uztailaren 10-tik 14-ra bitartean ospatuko da Baionan UEU-ren udako ikastaroetan. Informazio gehiago UEU-ren udako ikastaroen webgunean
Erantzun
Sartu