Bihar, ekainak 10, AHTren aurkako manifestazioa dela-eta Donostiako kaleetan Musikherriak burutu behar zuen Rock Maratoia debekatu egin du Udalak. Hala ere, kalea pribatizatzearen aurka gaudenez, larunbatean AHTren Aurkako Rock Maratoia burutu egingo dela berresten du Musikherriak. Horrela, kontzertuak Donostiako taberna desberdinetan burutuko dira.
Bihar, ekainak 10, AHTren aurkako manifestazioa dela-eta Donostiako kaleetan burutu behar genuen Rock Maratoia debekatu egin du Udalak.
Eskaeraren erantzuna honakoa izan da: "(...) por la Jefatura del Negociado de Mantenimiento y Servicios Urbanos se ha informado que el criterio de la Delegación del Área es que las fiestas y espectáculos que se celebren en la vía pública se encuentren promovidos por el Centro de Atracción y Turismo o por otro patronato municipal que resulte competente con respecto al contenido de las actuaciones a realizar".
Hau da, herritarrok, gure kabuz, ezin dugula ezer ez antolatu Donostiako kaleetan. Beste behin ere agerian geratu da kalean gauzak egiteko zer-nolako trabak aurkitzen dituen herri mugimenduak. "Participación ciudadana" delakoari buruz hitz egiten dute baina soilik eurek eta euren lagunek antolatutako ekintzetan; horri, kalea pribatizatzea deritzo.
Hala ere, kalea pribatizatzearen aurka gaudenez, larunbatean AHTren Aurkako Rock Maratoia burutu egingo dela berresten dugu, azken finean, jaso dugun debeku hau instituzioek duten lan egiteko prepotentzia eta inposaketa legearen jarraipen bat besterik ez baita; gaur rock maratoi bat debekatuz, baina bihar, herritarren borondatearen kontra, tren txikitzaile bat eraikiz.
Horrela, kontzertuak Donostiako taberna desberdinetan burutuko dira ez baitugu instituzioen makinaria biolentoa herritarren aurka martxan jartzerik nahi. Beraz, antolatuta zeuden kaleko gune bakoitzean abisatuko da zehazki nora pasatuko diren kontzertuak:
-Baibailua (Eguzkiren lokala). Iñigo kalea 6, baxua.
-Rekalde taberna. Aldamar kalea. Hemen bakarlariak arituko dira.
-Arraun taberna. Aingeru kalea.
-beste lokalen baten konfirmazioaren zai gaude.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu rock maratoi honen prestaketan lanean ibili den jendeari, prestaketa honek lan izugarria, koste ekonomikoa (ia 400? asegurua eta elektrizisten kontratazioan) eta buruhausteak ekarri baititu; eta guzti hau era desinteresatuan, inolako diru ordainik gabe, herri honetan oraindik bagaude-eta diruaren atzaparretan jausi ez garenak.
Beraz, Musikherriak larunbatean AHTren aurkako manifestaziora joan eta jarraian alde zaharrean egongo diren kontzertuetan parte hartzeko deialdia egiten du.
AHTrik EZ! Bihar denok Donostiara!
Gora herri-kultura partehartzailea!
Gora Musikherria!
Erantzun
Sartu