Teknologia albisteak

Oinati.Org, Oñatiko turismo bulegoaren webgune berria

Erabiltzailearen aurpegia
Oñatiko Turismo Bulegoa - Oñatitik
2006-06-12 : 14:06

Oñatiko Turismo Bulegoak webgunea berritu du: Oinati.org. Webguneak Oñatiko ondare kulturalaren eta naturalaren berri ematen du, eta herriko jai eta azpiegituren inguruko informazio ugaria dauka.

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko lurralde historikoen artean geografikoki kokapen pribilegiatua duen udalerria da Oñati. Euskal Herriko erdigunean kokatua, Debagoienean, Aizkorri Parke naturalaren sarrera eta euskal geografiaren aurkikuntzarako abiapuntu ezinhobea da.

Ondare naturala ez ezik, alderdi kulturalak ere indar handia dauka udalerrian: Sancti Spiritus unibertsitatea, San Migel parrokia edo Arantzazu, Euskal Herrian dagoen herririk ederrenetakoa da Oñati.

Informazio guzti hori, ondare kulturala, natura eta kirola, ibilbideak eta beste hainbat informazio eskaintzen ditu webgune berriak. Horrekin batera, Oñatiko jatetxe eta tabernen zerrenda, Oñatin kaleratutako liburuen bilduma, eta abar.

Informazio turistikoa eskuratzeko webgune hau Oñatiko Garapen eta Turismo Ajentziak kudeatzen du, Oñatiko Turismo Bulegoaren laguntzarekin.

Oñatiko Garapen eta Turismo Ajentziaren ardatz nagusia, Oñati udalerriko garapen sozio-ekonomikoa bultzatu eta sustatzea da, batez ere merkataritza eta turismo sektoreetan, natura, kultura eta arte ondareari balioa emanez.

Webgune berria: www.oinati.org

Erantzun

Sartu