Euskalbar 1.5 Opentradekin integratua
2006-06-12 14:06
Euskalbar Firefoxerako tresnabarra da, euskera-gaztelera itzulpenak egiten lagunduko diguna, Interneten dauden hiztegi ofizialak kontsultatzeko bidea erraztuz (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa eta OpenTrad itzultzaile automatikoa)
Oraingo 1.5 bertsio berri honetan, Opentrad, gazteleratik euskerara itzulpen automatikoak egiteko aplikazioa Euskalbarran integratu dugu.
- Demagun gazteleraz dagoen webgune baten aurrean zaudela eta euskerara itzuli nahi duzula, Opentrad aplikazioaren bitartez. Euskalbarran Opentrad botoia sakatu, itxaron segundu batzuk eta...voilá!
- Demagun gazteleraz dagoen testu baten euskeraketa egin nahi duzula (testu zehatz baten euskeraketa, ez web orri osoarena). Arazorik ez! Aukeratu nahi duzun testua, eskumako botoia sakatu eta hautatu "Euskeratu Opentrad erabiliz".
Erantzunak kargatzen...