Teknologia albisteak

Yoga, Tantra, emetasuna gozatuz

Erabiltzailearen aurpegia
Leire Saitua Iribar - UEU
2006-06-09 : 10:06

Aupa neska-mutilok! Animatu bost eguneko oporraldi lasai eta probetxugarria pasatzen lagun artean, Baionan aurten. Yoga eginez, pausatuz, lagun berriak errez egiteko aukera, 5 egunetan euskara hutsez, dena prest.

Iluntzetan saio osagarriak, musika, antzerki etab. Aspertzeko astirik barik!

Etorri lasai. Yoga taldeak giro oneko fama dauka urtero. Aurten ere ez da gutxiagorik izango.

Laister arte!

Ekainak 18a, izena emateko azkenengo eguna. 943 82 06 16 www.ueu.org

UEUn udaro antolatzen dugun hau, ikastaro trinko bat izaten da, edozein herritako Yoga Eskola edo polikiroldegitan egin genezakeen antzera baina trinkoa eta osatuagoa.

Helburua: 5 egun lasai pasatuz zerbait berri ikastea. Arnasketak, asanak eta lasaiketa praktikatzea, bost egun horiek bete-betean gozatzea eta, gerora begira, nor bere buruaren jabe izateko tresnak eskuratzea.

Metologiari dagokionez, ikastaro teoriko eta praktikoa. Goizeko lehen saioan: hitzaldiak eta galdera-erantzunetarako aukera. Bigarrenean: saio praktikoa: arnasketak, asanak (posturak), lasaiketa. Arratsaldean: lasaiketa, pranayama, hitz (b)oro-bila, meditazioa. Gosari ostea, hitzaldirako erabiltzen dugu; aurten aukeratu dugun mintzagaia: “Tantra”. Gaur egun erabiltzen den moduan, Tantra hitzak Yoga eta sexualitatea uztartzen ditu, hau da: sexualitateaz gozatzeko modu lasai, sakon eta osatuago bat eta, aldi berean, nor bere buruaz jabetzeko aukera. Osatzea norberaren baitan hasten da, barne arra eta emea adiskidetzean, barruko har-emana osatzean. André Van Lysebeth-en Tantra, Le culte de la Féminité, El culto de lo Femenino liburua aztertzeari ekingo diogu, gure euskal kulturan oso errotua den emetasunaren hariari jarraipena aurkitu nahian.

Erantzun

Sartu