Teknologia albisteak
7

Aukera berriak Tagzanian eta Tagzaniarentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2006-06-08 : 11:06

Azken asteetan, aukera berriak azaldu dira Tagzanian. Mapak nork bere blog edo webgunean itsasteko aukera hobetu da, eta, azken azkena, irudiak agerraraztekoa. Datorren astean, Tagzaniako lantaldeko bi lagun, Josu Azpillaga eta biok Kalifornian izango gara, Google-ren egoitzan egingo den mintegi batean eta ondorengo Where 2.0 biltzarrean. Ea mugitzen dugun produktua handik.

Mapak itsatsi zure blogean

Mapak itsatsi zure blogean

Mapak pegatzeko aukeretan, mapa ala satelite itxura, norberak aukeratzen du (baita zoom maila eta beste kontu batzuk), eta erabiltzaileak ari dira probetxua ateratzen. Adibidez, duela egun batzuk, istripu baten berri emateko, halaxe egin zuten Goiena.net-eko gure lagunek. Datorren astean izango diren Jardunaldi hauetarako, berriz, bloga sortu dute Blogari.net-en, eta bertan, mapa baten bidez Jardunaldietara nola iritsi zehatz markatuta.

Argazkiak

Zenbait erabiltzailek eskatzen ziguten beste aukera bat irudiena zen. Ba orain ager daitezke jada argazkiak Tagzanian. Horra adibide bat, Esako urtegian bainua hartu zuenarena. Irudiak txiki agertzen dira, baina ez dugu argazki-biltegi bihurtu nahi Tagzanian. Lekuen biltegia da geurea, eta argazkietarako badaude leku hobeak, adibidez Flickr (gune honetara bereziki egokitua dago Tagzaniako irudien kontua, bookmarklet eta guzti). Irudiak baino gehiago lotura edo erreferentziak kargatzen dira toki bat identifikatzeko. Oraingoz argazki eta estekak, baina aurrerago bideoa eta soinua ere bai, seguru.

Hona adibide bat, zenbait irudirekin hornitua.

Kalifornian Google eta Where 2.0

Goragoko lotura horretan ikusiko dituzue, klikatzen baduzue, Luistxo eta Josu ere ageri direla. Datorren astean han izango gara, Silicon Valleyn, Where 2.0 jardunaldietan. Ez gaude programan, horretarako esperantza apur bat izan genuen arren... Estatu Batuetan eta inbertsoreen artean hobetu kokatuek protagonismoa errazago lortu dute, eta Tagzaniaren lehiakide nagusiak, Platial-ek, agerpen bikoitza izango du, bere horretan, eta mahainguru batean. Aplikazio "sozialen" horretan, horretantxe ondo sartuko ginen gu ba... Baina tira, ez dezagun negar egin, analista honek dioenez, ondo kokatuak egon gaitezke aurrera begira. Eta, egia esanda, Platial-ekin alderatuta, gure estatistikak onak direla uste dugu, eta zerbitzuaren aukeretan ere ez diegu inbidia handirik.

Where 2.0 biltzarraz gain, beste gauza batean ere egongo gara, Google Geo Developer Day mintegian, Googleren egoitza den Googleplex konplexuan, Mountain View-n. 100 lagunentzako gonbidapenak zeuden, eta azkar ibili ginen. Google Earth eta Google Maps produktuen gaineko garatzaileak eta sortzaileak, hantxe elkartuko gara, ea zer kontatzen diguten, zer kontatzen diegun. Sustaturako ere saiatuko gara handik zerbait bidaltzen.

Erantzunak

metaltrainer
2006-06-08 : 12:07

"Un poco esta bien, pero mucho, cansa." esaten du nire lagun batek, eta horrek balio du ura, ardoa, langosta eta Tagzaniarentzat.

Blas
2006-06-08 : 14:06

Tagzanian ata emateko "etiketak" eskatzen ditu. ¿Zer da hori?

Luistxo Fernandez
2006-06-08 : 16:43

Alta emateko ez, puntu bat gehitzen duzun bakoitzean eskatzen ditu etiketak: hitz gakoak dira. Toki hori "sailkatzeko" balioko dizun termino bat, edo termino bat baino gehiago. Donostiako Kontxari eta Ondarretari jar diezaiekezu: hondartza donostia eta Getariako Gaztetaperi, ordea hondartza getaria. Eta etiketen artean, puntu anitzeko mapak sortzen dira: adibidez:


Juan Luis Azkarate
2006-06-08 : 17:10

ez dakit Tagzania geek-entzako zuzenduta dagoen ala ez; egia da, baita, erabiltzaile moduan, nahiko torpea naizela, bai; baina gaur goizean ibili naiz Tagzanian salseatzen eta ez zait iruditu bape erabilterreza; ez, portzierto.

Gari
2006-06-08 : 19:10

Arrazoia, Juan Luis. Oraindik errazteko asko dago. Lan asko gauzak argitzen.



Dena dela, prest nago, telefonoz bada ere, laguntzeko. Nahi duzunean.

Juan Luis
2006-06-08 : 19:43

nire zalantza nagusia hau da: posible da mapan sartzea, hiri batera zoom eginez, eta etiketa guztiak batera ikustea?

Teketen
2006-06-09 : 00:49

Zorte eta animo. Ea bertatik ateratako berriak blogeatzeaz gain (espero dut egitea), beste zerbait ekartzen duzuen bertatik!

Erantzun

Sartu