Gaur emandako prentsaurreko baten bidez, datorren ekainaren 10ean, larunbata, Musikherriak Donostian antolatutako AHTren aurkako Rock Maratoia aurkeztu du.
Gaur emandako prentsaurreko baten bidez, Musikherriak datorren ekainaren 10ean, larunbata, Donostian AHTren aurka burutuko den manifestazioarekin bat egiten du. Martxa 17:30etan abiatuko da Anoetatik, eta honen osterako, 19:00etatik aurrera, herri disketxeak AHTren aurkako Rock Maratoia antolatu du alde zaharrean zehar banatutako bost gunetan.
Manifestazioa girotzen Mulambo batukada egongo da eta gero alde zaharrean bost gunetan zehar banatuko da Rock Maratoia:
1. gunea: Boulebard (19:00-22:30)
-Mix6T
-SKT sekuentzia
-Izate
2. gunea: Sarriegi plaza (19:00-22:30)
Bakarlariak:
-Jonu
-Nefasto
-Mantala no!
3.gunea: Zuloaga San Telmo (19:00-23:30)
-Ipurtzulo
-Interrup-tur (antzerki taldea)
-PKU
4.gunea: Konstituzio plaza (19:00-22:30)
-Bort
-Haitzulo
-Kean
5.gunea: Trinitate plaza (19:00-0:00)
-Kloratita
-Txakurrak
-Korumbà
-Aluaren algara
Eguraldi txarra egiten badu edo Donostiako Udalak oztopoak jartzen baditu, ikuskizunak lokal eta tabernetan egingo da. Kaleko gune bakoitzean abisatuko litzateke nora pasatuko liratekeen kontzertuak; momentuz, bakarlariak Rekalde tabernara eta beste kontzertuak Eguzki lokala eta Ikatz Biltokiaren artean -beste lokal baten konfirmazioaren zain daude-.
Erantzun
Sartu