Teknologia albisteak

Gu, besteak eta ni: UEUko literatura ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
UEUko literatura saila - UEUko literatura saila
2006-06-07 : 10:06

Datorren uztailaren 17tik 20ra Iruñeko UEUren Udako Ikastaroen barruan, Literatura Sailak ikastaroa antolatu du "Gu, besteak eta ni. Erdiguneak eta periferiak gaurko literaturan" izenburupean. Hementxe dituzue ikastaroaren gaineko xehetasun guztiak eta egitarau behin-betikoa. Gogoan izan matrikula-epea zabalik dagoela honetarako bezala UEUren gainerako ikastaroetarako.

Uztailaren 17a, astelehena:

15.30-16.45
“Hierarkizazio prozesuak eta irakaskuntza sistema”
Idurre Alonso, euskal filologian lizentziaduna

17.00-18.15
“Literatura Txikanoa: Ipar Ameriketako beste istorio batzuk”
Amaia Ibarraran, EHUko irakaslea


Uztailaren 18a, asteartea:

9.00-10.30
“Gaurko emigrazioa euskal haur eta gazte literaturan.”
Oihane Gonzalez, euskal filologiako ikaslea

11.00-12.30
“Zer ala nor? Noiz pertsonaia, noiz pertsona?”
Yolanda Arrieta, idazlea

15-16.30
[Irakurketa-tailerra, izenburua zehazteke]
Uxue Apaolaza, idazlea

Uztailaren 19a, asteazkena:

9.00-10.30
"Euskal literatura heterosexuala, homosexuala edo asexuala da?"
Mikel Ayerbe, euskal filologian lizentziaduna

11.00-12.30
“Gaiaren minean”
Itxaro Borda, idazlea

15.00-16.30
“Anatomy lecture”
Angel Erro, idazlea

Uztailaren 20a, osteguna:

9.00-10.30
"Plazan hitz ezkutuen bila. Emakume idazleen lekua(k) euskal lteraturaren
kanon garaikidean."
Amaia Alvarez, euskal filologian lizentziaduna eta Ana Urkiza, idazlea.

11.00-12.30
Haienean izanik nirean naiz
Iñaki Friera, idazlea

15.00-16.30
“Auzoak”
Urtzi Urrutikoetxea, idazlea

Erantzun

Sartu