Teknologia albisteak

Larrabetzuko B&Bean gaude

Erabiltzailearen aurpegia
Iban Arantzabal - Larrabetzu
2006-06-02 : 23:06

Leku erosoa, wifia denondako, gaztetxeko batzarrekoak zerbezak ateratzen, Gaztelumendiren aurkezpena Gorka Julioren aurkezpen landua, Kingstow hiriak jarritako musika, AEK-ko jende bat, Klik bikoitza, Txuma Murugarren kantaria ... arrekikili.org-n idazten duen Gotzon Barandiaran idazlea eta jende gehiago eta garagardoak eta rss-ak, eta jarioa, eta xml, eta blogak, eta 2.0 eta...

Gaztetxeko batzarraren ostean hasi da B&B Larrabetzun . Eta artikulu hau probatzen nabilela ba wifia fenomeno dabil keinu bat egin badu ere.

Podcastinaren gaineko jardunak lortu du interes handia. Podcastina egiten duen Kingstonhiria eta blogari.net-eko Gorka Julio eta abarrek denfendatu dute hedatzeko modu hau. Gorkaren hitzaldia interesgarria da eta bizia izan da eta dena jarriko dute Interneten, denon eskura. Blogak zer diren, zertarako, zer eskaintzen duten... mini-ikastaro basiko bat egin du. irratia.com irratiaz jardun dute gero. Gorkak esandakoak larrabetzu.org-n egongo ei da.

Larrabetzu.org

E-postak banatuko dituzte herrian, blogak banatuko dituzte, erretratu galeria bat egingo dute... eta wifia herrian zabaltzea ere izango da erronka serio bat. Saiakera popular bat da eta informazio handia sartuko da Larrabetzu.org-en.

Erantzun

Sartu