Teknologia albisteak
1

Mikroformatuak, Technoratiren proposamen indartsu eta inportantea

Erabiltzailearen aurpegia
Garikoitz Araolaza eta Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2006-06-02 : 15:06

Notizia inportantea eman du gaur Technorati blog bilatzaileak: mikroformatuekin ping egiteko zerbitzu bat, eta haietan bilaketa egiteko modua. Larrabetzuko blogarien gaurko bilkuraren okasioarekin, proba bat egin dugu zerbitzua testeatzeko.

Tantek Çelik Technoratiko injineruak egin du iragarpena. Mikroformatuetan idatzitako informazioa indexatzen hasi dira, eta bilaketa zerbitzu batean ematen.

Teknosexuan duzu informazio gehiago baina laburki esateagatik, zera da hau.

  1. Ebentoak, kronika/kritikak, tokiak eta beste zenbait informazio unitate modu jakin batean etiketatu gure blog edo webguneetan aipatzen ditugunean.
  2. Blogak egin diezaiola ping, eman dieziola abisua Pingerati zerbitzuari.
  3. Pingeratitik Technoratik berak, Eventful zerbitzuak eta beste batzuek hartuko dute, eta beren bilaketa zerbitzuetan integratu.

Zein izan daiteke honen ondorioa? Agenditisaren sindromea gainditzea. Agenda edo egutegi kulturaletan datuak bildu eta bildu ibili beharrean, edo zure ebentoaren informazioa hainbat tokitara bidali beharrean... alderantzizkio zerbitzua:

  1. Behin argitaratu ebentoaren informazioa.
  2. Zeure blog edo leku propioan argitaratu.
  3. Kito. Informazioa hedatuko da Pingerati bidez, Technorati bidez, edo horien gainean eraiki daitezkeen beste tresna batzuen bidez. Hemen ere sortu ahal izango dira. Hala nola Aurki.com blog mezuak biltzeko, ebentoak biltzeko sistema bateratu euskaldun bat, automatikoa eta ebento-antolatzaileen eskutik lanik eskatuko ez duena.

Egin dugun aproba Teknosexua blogetik izan da. Han idatzi dugu Larrabetzuko Blogs & Beers topaketaren lotura, informazio semantikoa gehituz ebentoetarako adostu den mikroformatuan.

Gero ping egin dugu, eta emaitza minutu gutxitara azaldu da Technoratin. Ez, oraingoz, Eventful-en.

Zalantza geratu zaigu ea ondo dabilen, edo ondo egin dugun, zer nahi genuen Larrabetzuko ebentoaren lotura ager zedila emaitzetan, baina hura barik Teknosexukoa da Technoratik ematen duen emaitza... Gehiago ikertu beharko da.

Hau hastapenetan dago. Oraingoz hiru mikroformatu mota daude Technoratik bilaketetan ematen dituenak. Baina ereduak gehiagorako ematen du. Microformats.org gunea jarraitu beharko dugu.

Internet eduki semantikoz hornitzen joateko urratsa deritzogu honi. Ikusiko dugu.

Erantzunak

Mikel Etxarri
2006-06-04 : 02:25

> Gero ping egin dugu, eta emaitza minutu gutxitara "azaldu da Technoratin.":http://kitchen.technorati.com/event/search/larrabetzu Ez, oraingoz, "Eventful-en.":http://eventful.com/events?q=&l=larrabetzu&t=

>

EVDB Eventful-en agertzeko, bertan alta eman eta ebentua sartu behar da. Nik, behintzat, hori egin dut eta berehala agertu da. Gainera, bertatik, beste zerbitzuetara bidaltzen dute ebentua. Nik, hori egitean, ezagutzen ez nuen del.icio.us/events ezagutzeko aukera izan dut eta nik EVDB-n sartutakoa ikusgai zegoen. Gauza bera nire Google Calendar-ekin.

Zalantzarik gabe, urrats garrantzitsua Technoratik web semantikorantz eman duena.

Erantzun

Sartu