Teknologia albisteak

Larrabetzu prest dago blogs&beers 3.0 topaketarako

Erabiltzailearen aurpegia
larrabetzu.org - Hori Bai gaztetxetik
2006-06-01 : 14:06

Larrabetzu.org blog komunitatea eta herri informazioa lantzeko proiektua aurkeztu asmoz, blogs&beers berri bat deitu ostean, herrian dena prest dago deialdiari erantzuteko.

Hasierako asmoa larrabetzu.org komunitatea aurkeztea zen, baina blogari batzuen aldetik blogs&beers edizio berri bat egiteko eskaera jaso genuen. Bi aldiz pentsatu barik, baietz esan genion erronkari.

Eta auzolanean jarri ginen. Irudia egin, propaganda landu, testuak idatzi, gaztetxerako wifia atondu... wiki bat ere sortu dugu, kordinaziorako eta gauzak ezagutzera emoteko. Eta gaur da eguna, dena prest dagoela esateko moduan gaudena.

Ekainaren 2an, barikua eta iluntzeko 8etatik aurrera Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean blogs&beers 3.0 burutuko da.

AEK eguna baino astea egitarauko lehen ekitaldia izango denez, herriko zein Txorierriko jendea be batzea espero dugu.

Egin asmo ditugunak:

-zer da blog bat? Zertarako? hitzaldi aurkezpena.

-larrabetzu.org blog komunitatea aztertu

-gaztetxeak eta Internet eztabaida piztu

-Kingston hiria reggae sesioa zuzenean

-Interneteko bideoak, bideoklipak pantaila handian

-wifi konexioarekin zuzenean idatzi, argazkiak publikatu...

-musika entzun, hitz egin, garagardoak dastatu

-blogariak ezagutu, blogak erakutsi, tresnak trukatu...

Beste barik, zuek ere gonbidatuta zaudete. Herri txikia da Larrabetzu, baina bizia. Orain Interneten txukun lan egiteko gogoz ari gara. Lagun izango zaituztegulakoan.

Erantzun

Sartu