Bilbao (sic) Arte eta Kultura Topaketen Tailerrak
2006-06-06 10:06
Bilbao (sic) Arte eta Kultura Topaketen VII Edizioan hiru tailer zabalduko dira, hirurek teknologia berrien aplikazioen inguruan: Artegintzarako Teknologia interkatiboak, Soinu-esketx baten eraketa eta ikus-entzunezko muntaketa eta edizio digitala avid-ekin.
Bilbao Arte eta Kultura VII Topaketen egitaraua luze eta zabala da: dantza, musika, teknika eszenikoak, mintegiak, ... Lastima gero, Bilbo barik, erdarazko izena aukeratu duten topaketen izenbururako.
Gainera, aurten hiru tailer zabalduko dira:
- Workshop 1.0 artegintzarako teknologia interkatiboetan . Ekainaren 26tik 30era. Koordinatzailea: Josu Rekalde da, baina Workshop honetan ARDUINO , sorkuntza artistikorako hardware askea (Alex Posada), Max/MSP/Jitter (Alain Bauman ) eta IXI SOFTWARE . Software, musika eta kultura (Enrike Hurtado Mendieta), landuko dira.
- Soinu-esketx baten eraketa : soinu sormenari buruzko ikastaroa. Uztailaren 12 eta 13. Irakaslea: Arantza Gutierrez (UPV/EHU)
- Ikus-entzunezko muntaketa eta edizio digitala avid-ekin . Ekainaren 26tik 30era. Irakasleak: Eneko Lorente eta Gabriel Corbella.
Informazio gehiago Bilbao Arte eta Kultura Topaketak
Erantzunak kargatzen...