Sustatu logoa Teknologia albisteak

AEK Eguna baino Astea

Ekainaren 10ean Larrabetzun ospatuko den AEK EGUNA aste, hilabete, urte, mende bihurtu gurean, Txorierriko euskara elkarteek eta Larrabetzuko HORI BAI gaztetxeak, aste osorako egitaraua antolatu dogu.

Ekainaren 2tik 10era blogs&beers, kontzertua, mahai-ingurua, hitzaldia, liburu baten aurkezpena eta beste hainbat ekitaldi izango dira Txorierrin

EKAINAK 2, Larrabetzun
www.larrabetzu.org Internet proiektuaren aurkezpena, eta Euskal Herri mailako blogs&beers topaketa (blogak eta garagardoak 3.0).
Lekua: HORI BAI gaztetxea
Ordua: 20:00

EKAINAK 3, Larrabetzun
Ruper Ordorika, kontzertu akustikoa
Lekua: HORI BAI gaztetxea
Ordua: 22:00

EKAINAK 6, Zamudion
Koldo Zuazo, Euskara batua: ezina ekinez egina berbaldia
Lekua: Dorretxea
Ordua: 20:00

EKAINAK 7 , Derion
Euskeraren oraina eta geroa, mahai-ingurua
Lekua: Larrabarri baserria
Ordua: 20:00

EKAINAK 8, Larrabetzun
Unai Elorriaga, Vredaman liburuari buruzko berbaldia
Lekua: Anguleri kultur etxea
Ordua: 20:00

EKAINAK 9, Lezaman
Lezama berbarik berba liburuaren eta CDaren aurkezpena
Lekua: Adintsuen elkartearen lokala
Ordua: 20:00


EKAINAK 10, Larrabetzun

AEK Eguna 06!!!

erromeriaren ostean, HORI BAI gaztetxean:
DJ GAUA: DJ Marek 131 eta DJ Makala
favela funk eta booty bass + free musika beltza


antolatzaileak:
Totoan, Txorierriko euskara elkarteen federazioa, Derioko Tximintx euskara elkartea, Larrabetzuko Arrekikili euskara elkartea, Lezamako Zorrizketan euskara elkartea, Zamudioko Lagatzu euskara elkartea eta Larrabetzuko HORI BAI gaztetxea.

informazio gehiago:
www.arrekikili.org eta www.larrabetzu.org

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu