Xertatu Bizkaian Enpresen Gizarte Erantzunkizuna (EGE) sustatzeko ekimena da. Datorren ekainaren 1ean, ekimena eta xertatu:adi metodologia aurkezteko Gosari Teknologikoa egingo da Zamudion.
Gosari Teknologikoa, datorren ekainaren 1ean, goizeko 10.00etan, Bizkaiko Teknologi Parkean izango da: RSE-EES - ENPRESEN ERANTZUKIZUN SOZIALA: LAGUNTZA PUBLIKOA RSE-EES ENPRESA TXIKI ETA ERTAINETAN JARTZEARI' izenpean.
Xertatuk lanerako eta lankidetzarako eremua izan nahi du, Enpresen Gizarte Erantzukizunean (EGE), eta bere barruan, Bizkaian kontzeptu hori sustatzen dabiltzan erakundeak eta organoak bildu nahi ditu.
Horretarako Xertatu lanabesak (non aurkeztuko den Xertatu:adi kokatuko den, adibidez) edo Xertatu laguntzak daude.
EGEren barruko eremu asko betetzeko behar diren ekimenak aztertzeko eta koordinatzeko plataforma komun integratzailea izan nahi du. Plataforma horrek irudi orokorra proiektatuko du, eremu batzuetako jokabide arduratsua ez ezik enpresa kulturaren benetako aldaketa ere sustatzeko.
Erantzun
Sartu