Martin Berasategi, 'Urrezko Antxoa 2006'
2006-05-25 12:05
Donostiako sukaldariak Ondarroako itsasontzi batean jasoko du saria, itsasoan. Urtero antxoa edo Ondarroako herria goraipatzen duen pertsonai bati ematen zaio sari hau. Ekitaldia Antxoa Egunaren atarikoa izaten da; eta aurten Ondarroako jai gastronomiko hau ekainaren 3an ospatuko da, nahiz eta kanpaina honetan oso antxoa gutxi harrapatu den, orain arte behintzat.
Egitarauaren barruan, ekitaldi hauek azpimarratu beharra dago:
- V. Euskal Herriko Antxoa Pintxo lehiaketa (maiatzak 30)
- Ekainaren 3an, Antxoa Eguna:
- Goizez: antxoa xerrak eta txakoli dastaketa; Ondarroako antxoa eta Idiazabalgo gaztaren arteko ezkontza; Ondarroako Arrañe saria Orkatz Beitia atletari.
- Arratsaldez: antxoa pintxoak zazpi eratara eginak eta sagardo dastaketa.
- Gauez: Reggae gaua, doan, Arrigorri hondartzan, 22:00etan: Lee Scratch Perry (Jamaika), Ska Cubano (Jamaika, Kuba eta Ingalaterra) eta The Starlites (Errioxatik).
Erantzunak kargatzen...