Teknologia albisteak

Arrigorriaga euskaraz web gune berria

Erabiltzailearen aurpegia
ABARRAK euskara elkartea - ABARRAK Arrigorriagako euskara elkartea
2006-05-24 : 11:05

Arrigorriagako ABARRAK euskara elkarteak "www.arrigorriagaeuskaraz.com" Web orri euskalduna sortu berri du euskaldunen arteko komunikazioa indartu eta euskarari bultzada bat eman nahian; gure gizartean eta teknologia berrien esparruan euskara merezi duen tokia emateko beste saiakera bat.

Arrigorriagako ABARRAK euskara elkarteak urteak daramatza euskararen alde lan egiten eta horren erakusgarri da oraintsu martxan jarri den Arrigorriaga euskaraz web gunea.
Web gune horren helburuak honakoak dira: euskaldunen arteko komunikazioa indartzea eta euskaldunen foroa sortzea, Arrigorriagan zein gainontzeko euskal herrietan dauden euskaldun guztiak batzeko bide ematea.
Web gune hau espazio irekia da, eta euskaldunok parte hartu dezagun hainbat atal dauzka: alde batetik, Berbetan deritzon solasgune edo foroa dauka euskaldunek elkar ezagutzeko eta planteatuko diren gaiez eztabaidatzeko; gero Arrigorriagako Azoka izeneko salerosketetarako gunea dago; herriko ospakizun eta elkarteen Argazki ganbara; Berriak; Agenda; etxean posta elektronikoz jasotzeko Buletina, hala nahi duenarentzat, eta beste hainbat gauza gehiago.
Web gunea euskara hutsean idatzita dator eta proiektu honekin euskarari bultzada eman nahi izateaz gain, euskarari, gure gizartean eta teknologia berrien esparruan, merezi duen tokia emateko saiakera izatea ere nahi dugu. Bisita gaitzazu!

Erantzun

Sartu