Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lurzoru legearen inguruko eztabaidaren bila Etxebide.info-n

metaltrainer - zulotik
2006-05-19 15:05

Toki askotan entzun dut Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailak eztabaida antolatu duela sarean Lurzoru lege berriaren inguruan. Kuxkuxeroa naizenez saiatu naiz eztabaida bila eta ibilbide kuriosoa egin dut. Artikulu hau irakurtzen bukatzen duenarentzat saria: eztabaidarako lotura.

Etxebideren webgunean ez nuen ezer aurkitzen, albistea bai, baina besterik ez. Non ote dago eztabaida gune hori?

Azkenean erori naiz prentsaurrekoaren bideora, eta pazientziaz 23 minutuko bideoa ikusita entzun dut "Cuando entramos a la web se nos abre un pop-up y desde allí accedemos"

Eztabaida horren bila bazoaz, pop-up blokeatzailea kendu beraz. Edo bestela segi lotura hau:

Plan Zuzendariaren inguruko kalaka

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu