Sustatu logoa Teknologia albisteak

Fórum Filatélico, Afinsa eta El Correo

Iñaki Arrieta Baro
2006-05-17 12:05

El Correo egunkariak 2005eko abenduan Ahorro e inversión gehigarria argitaratu zuen. Orain, Espainiako Entzutegi Nazionalak AFINSA eta Fórum Filatélico enpresak itxi ondoren, Bienes tangibles atala bere webgunetik kendu du.

Hala ere, Especial ahorro e inversión gehigarria oraindik ere mantentzen du, babesleetako bat Fórum Filatélico bera delarik. Bertako Bienes tangibles atalean seiluen erosketa oso inbertsio gomendagarritzat jotzen du egunkari bizkaitarrak.

Borratutako edukia Googleen katxean irakurri daiteke.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu