Sustatu logoa Teknologia albisteak

Eibarko Agirre medikuak (1860-2006) liburuaren aurkezpena

Bioigrafiaz osaturik datorren lan honek eibartarrak eta medikuak lanbidez izan ziren eta diren pertsonaiak batzen ditu. Lanbidea bat zutela, baina zaletasunak askoz gehiago. Bizente Agirre ospetsu egin zen bere herritarren artean osasuntsu mantentzeko bere formula belaunaldiz belaunaldi ezagutu baita: higienista sutsua. Harritu egiten gaitu haren protagonismoak politikagintzan, haren liberalismoari eta errepublikanismoari egindako ekarpenak ezin daitezke bazter. Bizenteren semea, Ziriako mediku ospetsuak, tuberkulosiari egin behar izan zion aurre, haren anaia gazteak, Pedrok, eibartaren begiak artatzen jardun zuen. Eta oraingoak, iraganetik egungora jota: Ziriako Agirre eta Jose Migel bere anaia mediku ospetsuak ditugu, biak barne medikuntzan adituak. Itziar Agirre gaztea dugu medikuntza hautatu duen azkena: bosgarren belaunaldiko mediku gaztea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu