Euskal Herria atzerritarren ahotan: liburua eta bloga
2006-05-16 11:05
Zera biltzen du Diaz de Tuestaren lanak, ia 250 orrialdetan:atzerritar ospetsu askok (Dante, Shakespeare, Rabelais, Hugo, Steer, Hemingway, Welles ) Euskal Herriaz eta euskaldunon gainean esandakoak.
Joxe Felix Diaz de Tuesta euskara teknikaria da Arrasateko udalean, eta Argitan blog berri honez gain, beste bat ere badu Goienako komunitatean: Atauri, fotoblog kalitatezkoa.
Aurkezpena gaur goizez prentsarako Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, eta arratsaldez Arrasateko Kajoi tabernan.
Erantzunak kargatzen...