Sustatu logoa Teknologia albisteak

IKTak enpresa kudeaketan: Master Executive-a

Ikuspegi praktikoa izango duen masterreko irakaslegoan eBay, Telefónica, Ibermatica, IDOM, CodeSyntax, Hispavista, S21Sec, Gaia, Sinfo21, DPIcambio eta beste enpresa batzuetako profesionalek parte hartuko dute.

Eusko Jaurlaritza eta Euskadi Informazioaren Gizartean ekimenaren laguntza du.

Enpresen Zuzendaritzarako IKTen Master Executive -a enpresa eta erakundeetako kudeatzaileei zuzenduta dago, eta IKTen arloan irizpide sendoak eta tresna praktikoak eskaini nahi ditu.

Izena emateko epea zabalik dago eta gainera interesatuta daudenentzat honako Informazio Saioak aurreikusten dira:

  • Donostia: Maiatzak 16 eta Ekainak 13. Deustuko Unibertsitatean (ESTE), Areto Digitalean. Orduak: 13:00etan :: 19:00etan eta 20:00etan.
  • Iruña: Maiatzak 23. Ciudad de Pamplona hotelean, Alicia Aretoan. Orduak: 13:00etan :: 19:00etan eta 20:00etan.
  • Bilbo: Ekainak 6. Deustoko Unibertsitatean (ESIDE), Hitzaldi Aretoan. Orduak: 13:00etan :: 19:00etan eta 20:00etan.

Gainera maiatzak 25ean, ESTEko 50 urteurrenaren ekitaldien barnean egingo den BERRIKUNTZA eta IKTen JARDUNALDIAn Masterraren berri emango da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu