Sustatu logoa Teknologia albisteak

Helduen hezkuntzako metodologian sakontzeko Frantziara

Topaketa horretan zehazki Frantzia, Eskozia, Suiza, Belgika eta Euskal Herriko 9 erakundetako 28 ordezkari elkartuko dira. Erakunde horiek guztiek parte-hartzea eta eraikuntza kolektiboa oinarri dituen metodologiaz baliatzen dira lantzen dituzten proiektuetan, eta lantaldean aztertuko duten gai nagusia honakoa izango da: “Emantzipazioaren ikuspegia nola indartu Europako helduen hezkuntzan”.

Elhuyar Aholkularitza erakundea batez ere honako prozesuetan aritzen da lanean: enpresa, udal eta udalerrietako euskara-planetan, parte hartzeko prozesuetan eta antolamendua hobetzekotan. Lan horietan darabilen metodologia hobetzeko eta berrikuntzetan ikertzeko ahaleginen barruan kokatzen da ekimen hau. Horregatik, Elhuyar Aholkularitzak komenigarritzat jo du, Socrates programak eskaintzen dituen aukerak baliatuta, Europako beste esperientzien berri izatea eta, bide batez, beste herrialdeetako erakundeekin harremanak sendotzea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu