Sustatu logoa Teknologia albisteak

Berria.info berritua

Sustatu
2006-05-11 10:05

Berrituta dago Berria.info, paperezko egunerokoa bezalaxe, gaurdanik. Blog gehiago, besteak beste.

Blogari berriak ageri dira blogen sekzioan. Baina aldi berean, blogek lehen zuten portada, bere hartan dago oraindik.

Blogari berriak hauek dira:

  • Laura Mintegi.
  • Bixente Serrano Izko.
  • Txuma Murugarren.
  • Eneko Olasagasti.
  • Oier Guillan.
  • Juan Luis Zabala.
  • Urtzi Urkizu.
  • Nora Arbelbide Lete.
  • Aitor Renteria.

Lehendik segitzen dute gehienek, baina hiruk utzi egin diote: Irene Arrarats, Mikel Elortza eta IƱaki Petxarroman.

RSS jarioa

Bestalde, albistegi jarraituak RSS jariorik ez duela ematen du. HARPIDETU dioen ohar bat badago lehen orrian, baina ez da klikagarria, eta ez dakigu egunkariaren paperezko harpidetza ala feed harpidetza adierazi nahi duen. Orain arte, helbide ez publiko batean bazuen RSS feed-a Berria.info-k, baina gaur hori ez dabil. Ez dakigu beste helbide ezkuturik dagoen.

Egunkarian agertzen diren atal finko guztiek dute isla Interneteko edizioan orain, ez lehen bezala, non Tartea erdiko kaiera ez zegoen digitalki gordea. Zaldi Eroaren komikia Plaza atalean dago paperean, eta Iritzian Internetekoan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu