Mah Jongg motako euskarazko lehenengo jokoa
2006-05-24 10:05
Elhuyar Fundazioak Jongg motako joko bat prestatu du, Letrak jokagai izenekoa. Euskaraz egiten den Mah Jongg motako lehenengo jokoa da. Jokalariak pantailan agertzen diren fitxa guztiak kendu beharko ditu, batzuetan irudi-bikoteak eginez eta beste batzuetan hitzak osatuz.
Era honetako jokoak oso ezagunak dira mundu osoan, eta, harrera ona dutenez, bertsio ugari daude, oso ludikoak baitira. Elhuyar Fundazioak euskaraz egin duen mota honetako lehenengo jokoa da hau. Zailtasun-maila desberdinak ditu, eta jokalariak aukeratzen du zer mailatan nahi duen jolastu. Lortzen den puntuazioa ordenagailuan gorde daiteke, eta joko bakoitzean lortutako 10 puntuazio onenak ere bai.
Erantzunak kargatzen...