Teknologia albisteak

Sustraia (ber)piztu! - UEUren 34. Udako Ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia
Irati Iciar, UEU Idazkaritza - Udako Euskal Unibertsitatea
2006-05-12 : 14:05

UEUren Udako Ikastaroen 34. ikastaldia ireki da. Aurten Sustraia (ber)piztu! leloarekin udan ikasteko aukera anitza eta euskalduna egiteaz gain Ipar Euskal Herriari omenaldia egingo dio.

Aurten 27 ikastaro eskaintzen dira, uztailaren 3tik 21era bitartean, hurrenez hurren Eibar, Baiona eta Iruñean. Eskaintza zabala, interes orokorreko gaiak zein espezializatuak. Ikastaro hauetan parte hartzeko baldintza bakarra euskalduna izatea da, klaseak euskara hutsean emango baitira. MATRIKULA IREKI DA "ueu.org": http://www.ueu.org

Eibarren: uztailaren 3tik 7ra

  • Ekonomia – Beste mundu bat posible eta beharrezkoa da. Autoalternatibaren aurkezpena eta garapena.
  • Kazetaritza – Tokiko telebistagintzaren ereduak eta programak. Euskarazko tokiko telebistaren azoka.
  • Literatura – Literaturaren xarma: tailer praktikoa.
  • Osasuna – Osasun arloko enpresa bioteknologikoak.
  • Psikologia – Dementziak eta Alzheimerra: zer dira eta zer egin?

Baionan: uztailaren 10etik 14ra

  • Antzerkilaritza – Barre terapia.
  • Gain – Nazioarteko politikan aktore berrien agertzea.
  • Pedagogia – Bernard Aucoturierren psikomotrizitate praktika.
  • Psikologia – Erreminten gela: elkarrekin harremanak izateko trebetasunak garatzen.
  • Sexologia – Sexualitatea: galdutako argiaren bila.
  • Talaiatik – Erreflexologia tailerra.
  • Talaiatik – Espresio dantza: naturako erritmoen taupada sentitu.
  • Talaiatik - Oreka emozionalerako terapia naturalak.
  • Talaiatik – Sagardoa, txotxetik haragokoa. Gustu baduzu...
  • Yoga – Tantra, emetasunaren gozamena.

Iruñean: uztailaren 17tik 21era

  • Artea – Papera tailerra: artearen eremuaren inguruan.
  • Eusko kultur gaiak – Autoeraketa (antropologikoa, soziologikoa eta politikoa) gaurko Euskal Herrian.
  • Informatika – Web orrien irisgarritasuna: teoria eta praktika.
  • Kimika – Industria Kimikoa eta ingurumena.
  • Literatura – Gu, besteak eta ni. Erdiguneak eta periferiak gaurko literaturan.
  • Osasuna – Neurozientzietako mintegia.
  • Psikologia – Kirolaren psikologia: oinarri teorikoak eta aplikazio praktikoak.
  • Psikologia – Komunikazio eraginkorraren artea.
  • Sexologia – Sexuen esan nahiak eta esanahiak.
  • Soziolinguistika – Erronka berriak euskararen erabileran.
  • Soziologia – Euskal Herritik Europara gatazka sozialetan barrena. Euskal gizarte zibilaren ikuspegi europar bat.
  • Talaiatik – Zentzumenak, gorputza eta idazkera lantzeko tailerra.

Informazio gehiago: "ueu.org": http://www.ueu.org

"Irati Iciar": ikastaroak@ueu.org 943 82 14 26

Erantzun

Sartu