Markaren kudeaketaren inguruan enpresak sentsibilizatzea eta ingurune global honetan markak duen garrantziaz hausnarketa egiteko Branding edo Markaren Kudeaketari buruzko Jardunaldia antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta AZK Komunikazioa enpresak, Gipuzkoako Bazkundearen laguntzaz. Jardunaldia maiatzaren 17an izango da, Donostiako Kursaal Jauregian.
Jardunaldiaren helburua marka aktibo estrategiko bezala kudeatu beharraz sentsibilizatzea da eta, egunean zehar, partaideek brandinaren inguruan hainbat exenplu praktiko eta joera berriak ezagutzeko parada izango dute. Goizez, Brandmapeko zuzendaria den Ramon Ollék, Fagor Elektratresnetako Marketin Estrategikoko zuzendaria, Iñaki Goikoetxeak, Asea Brown-eko Patxi Rekondok, Kursaaleko Jose Miguel Ayerzak, Ternuako gerentea, Esteban Uribesalgok eta Borja Osés abokatuak hartuko dute parte. Eta arratsaldez, Tomas Camarero, Foco Filosofias de Marcako zuzendariak, workshop kontzeptual eta praktikoa gidatuko du. Jardunaldiaren egitarau osoa eta inskripzioa egiteko orria Brandingaquiyahora webgunean aurki dezakezu.
Erantzun
Sartu