Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Xabiroi", Ikastolen Elkartearen komiki-aldizkaria, liburudendetan salgai dago

e-gor - e-gor blog
2006-05-08 10:05

Xabiroi oso ekimen interesgarria da: alde batetik, gazteen artean euskarazko irakurzaletasuna bultzatu nahi du eurentzako modurik naturalenean, komikien bidez alegia (eta bide batez komikizaletasuna bera ere bai noski); bestetik, euskal komikigileei Euskal Herrian eta euskaraz argitaratzeko aukera ematen die. Komiki ederrak biltzen ditu, kalitate handiko egileek eginak, adibidez Juan Luis Landaren irudiak eta Joxean Muñozen gidoia duen El ciclo de Irati apartaren jarraipena. Horiez gain, Asisko, Marko, Harkaitz Cano, Iñaki Holgado, Dani Fano, Raquel Alzate eta beste askok ere hartzen dute parte proiektuan.

Orain edozeinek izango du erosteko aukera, Ikastolako ikasle edo guraso izan beharrik gabe. Lehen hiru aleak liburudendetan salgai daude, hirurak goma batekin juntatuta. Prezioa galdetzea ahaztu zitzaidan, baina dena dela ere merezi du, zinez!

Jatorrizko berria e-gorblogen

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu