Teknologia albisteak

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren bloga

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-05-03 : 10:05

Blog instituzional bat, eta gazteei zuzendua. Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak ireki du, elebiduna da (banatutako interfaze eta hariak, euskaraz eta gaztelaniaz), eta Wordpress-en gainean dabil. Etorri behar duen EAErako Gazteen Euskal Legeari begira zuzendutako ekimena dirudi.

Hau da blogaren helbidea: blog.gazteaukera.euskadi.net Eta honela aurkezten du ekimen hau Jaurlaritzak:

****

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak ekarpenak biltzen dihardu:

  • Euskadiko gizartean bermatu beharreko gazteen eskubideak zeintzuk diren zehazteko.
  • Instituzioek lehentasunez artatu behar dituzten gazteen premiak eta eskariak zeintzuk diren finkatzeko.
  • Gazteek administrazioarekin duten harremana arintzeko, eta gazteek gizartean parte hartzea bultzatzeko.

Hori dela-eta, lantaldeak edo "gazte-ontzi" direlakoak prestatzen ari gara Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren bitartez. Lantalde horiek Eusko Jaurlaritzako sailetako, foru aldundietako eta udaletako teknikariek, elkarteek eta bestelako gizarte-eragileek osatzen dituzte.

Haatik, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen du esparrua zabaltzea eta Euskadiko gazteen beren iritzia aintzat hartzea. Horretarako sortu dugu, hain zuzen, Blog hau, gazteen premia edo kezkei buruz dituzuen iritziak igor ditzazuen. Beste pertsona batzuek ere eman dezakete beren iritzia, bai erakunde zein elkarteetan bildutakoek, bai interesa duen edonork ere.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzan lehen zirriborro bat prestatuko du jasotako ekarpen guztiekin. Uda pasatu eta gero interesa duzuen ororen esku ipiniko dugu, zirriborro horri buruzko iritzia eman dezazuen.

Horrela, bada, Blog honetan parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu. Era berean, Blog-a hobetzeko iradokizunik baduzue edo zuen iritziak jasotzeko bestelako biderik ezagutzen baduzue, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzara jo dezakezue. Zuen esanetara gaude.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago