Mes basques
Lehen zatiak 14 minutuko iraupena du eta Arno bideozalea eta Eric Dicharry antropologoaren artean egindako bideoan, Jean Haritschelhar (Euskaltzaindiako lehendakari ohia), Jean-Daniel Chaussier (politologoa), André Darraidou (Ezpeletako alkatea) eta Gorka Torrek (Demoetakoa) parte hartzen dute.
Bideoa ez da berria, grabatzea Baionan hasi zen, duela hiru urte 2003ko Otsailan, BATERA -k antolatu zuen manifestaldian, baina Iparraldeko blogetan aipamen ugari izan ditu egun hauetan. Besteak beste Arno egilea, Moris Dia , Martin-Halty , ...
Gaur kaleratu du Arnok erreportaiaren bigarren zatia .
Interneten dauden zati biak Cadiz futbol taldeko jokalari ohiaren izen bera duen Magico Gonzalezek plazaratu ditu Daily Motion plataforman.
Elkarrizketak euskaraz eta frantsesez egin dira.
Erantzunak kargatzen...