Dantzan.com 2.0 aroa hasi da
2006-04-29 09:04
Oro har, aurrekoak zituen osagai guztiak biltzen ditu dantzan.com berriak: albisteak, hemeroteka, argitalpenak, foroa, loturak, dantza testuen gordailua, agenda eta abar. Baina horiez gain hainbat berrikuntza aipatu daitezke:
- Argazkiak Euskal dantza tradizionalaren alorreko 3.000 argazki jarri ditugu atal horretan.
- Dantzariak Euskal balet dantzarien diaspora ezagutzeko aukera. Frankfurt-etik Wiesbaden-ra, eta Londresetik Copenhage-ra hainbat dira beren dantzari ibilbidea Europako konpainietan egiten ari diren euskal dantzariak.
- Bilatzaile indartsua dauka dantzan.com berriak, eta bilaketa zehatz bati lotutako RSS jarioetara ere harpidetu daiteke.
- Diseinua aldatu da. Txuri-gorria orain ere, lehengoaren bidetik, baina oraindik argiagoa eta gaurkotua.
Eibarko Kezka Dantza Taldeak bultzatuta 2001. urtean jarri zen martxan dantzan.com. CodeSyntax enpresarekin egin genuen dantzan.com-en lehen bertsioa, Zope software librea erabiliz. 2003 urtean kultura alorreko Buber saria eskuratu zuen dantzarien guneak. CodeSyntax-en eskutik dator berriz dantzan.com 2.0 bertsio hau, eta Zope-tik abiatutako garapen tresna bikain bat dugu horretarako lagun: Plone.
Eta nahikoa oraingoz, berriketa gutxiago eta dantza gehiago: goazen dantzara!
Erantzunak kargatzen...