Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskadi-Gales futbol selekzioen elkarketa, koloka

Sustatu
2006-04-28 14:04

Barcelona eta Sevilla partida baten faltan dira Espainiako ligan (asteburuan, izugarrizko eurite batek ez zien utzi jokatzen Sevillan), eta gainera, bi talde horiek sailkatu egin dira aste honetan Europako futbol final bietarako, UEFA eta Champions-erako.

Ondorioz, egutegia berregin du Espainiako Ligak, eta maiatzaren 20an Ligako azken jardunaldia izanik, ez da egongo selekzio partdirarik San Mamesen.

Dagoeneko Galestik bidaia erosia zuten 1.500 laguni ere indemnizazioa ordaindu beharko omen die Euskal Futbol Federazioak.

Eibartarrak zerrendan irten da kontua.

Gainera, ez bakarrik partida bat, nonbait itzulerakoa ere jokatzekoa zen. Eta, zentzu batean, bazituen nobedadeak lehia hobek. Euskadik Europako talde "nazional" baten kontra jokatuko duen lehen aldia izan behar du honek. Eta itzulera partida egon behar denez, gainera, atzerrian Euskadi selekzioak jokatutako lehen partidura ere behar du horrek, 1936-39ko gerraa amaitu zenetik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu