Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskalherria.eu domeinua Espainiako Gobernuak gordea, LaRioja.eu ez

Edozein modutan, Arkaitz Mutilmediak beste aukera bat sujeritzen du hemen. Izatez, Larioja.eu ere erreserbatuta zegoela... beste autonomia erkidego guztiak bezalaxe. Mutilmedia blogean aipatu zuten kontua duela hilabete batzuk. Hortaz, izan liteke Errioxako eta Espainiako gobernuen artean akordioren bat egon izana.

Kontestu apur bat

.eu domeinuak dira webgune europearrak izendatzeko atera dituztenak, hau da, .com edo .es izan beharrean jartzeko, eibar.eu edo antzera.

Bestetik, EU da ISO kodean euskara izendatzen duen letra parea, EN ingelesa eta DE alemana den bezala. Horrela ba, nahiko domeinu izen egokiak dira .eu-z bukatutakoak

Horrela ba, euskalherria.eu domeinuak bi zentzu izan ditzazke: euskalherria.europa edo euskalherria.euskara

Normalean domeinu kontuek ez naute kezkatzen, internazionalki .com bait da benetan balio duena, eta besteak zailxeagoak izaten dira gogoratu eta posizionatzeko, baina kuriosoa egin zait kasu hau.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu