Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ezpeletako blogak, eta Baionako blogarien elkarketak

Sustatu - Sustatu
2006-05-02 11:05

Gainera Le plebeien bleu blogean irakurri dugu laster Florianek Ezpeletako bloga irekiko duela: Le blog d'Espelette va ré-ouvrir .

Eta ospatzeko Iparraldeko blogarien hurrengo bilera Ezpeletan egitea proposatzen du Plebeien Bleuk.

Blogaren itxierari buruz hau idatzi zuen Florianek Xan Plebeien bleuaren blogaren erantzun batean:

Ez nuen tresna hoberik, izanik ere elelibreduna, bloga baino hobekio, azken berriak, azken emaitzak, azken kulturaldiak, azken eztabadak, azken guziak argitarazteko Ezpeletar guzieri. Beraz, gazteriaren kemenaz jo dut aintzina...

Bloga sortu eta, ohartu gabe egunak iragan dira, laster zabaltzen loreak, laster ximailtzen, berdin artikuluak, bainan guti partaile mozorrotu ez direnak. Ez ditut nahi ene gain hartu hiriko arrangura guziak. (...)

(...)hiriaren erditsuak oraindik ere sinesten balu, arditegian dagoen otsoa naizela, bertze erditsuak aldiz, biharko Ezpeleta.

Hilero elkartzen dira Baiona inguruko blogariak carnet bayonnais izeneko bileretan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu