Apirilak 26, efemerideak
2006-04-26 14:04
Kontuan hartzeko batzuk:
Txernobil: 20 urte eztanda egin zuela 4. erreaktoreak. informazio gune bat , Wikipediak dakarrena eta blogosferak gaur dioena, Technoratiren bidez.
Real Sociedad, 25 urte, ospakizunak eta abarrak. Adin batekoek gogoan izango dute, Zamorak Gijonen juxtu-juxtuan sartu zuen gol hura, azken jardunaldian liga irabazteko.
Gernikan, bertako erakunde bat, Gernika Gogoratuz.
Bonbardaketaren efemeridea ez da hain biribila kasu honetan, datorren urtean izango baitira 70 urte. Hala ere, gaur gogora dakar bere blogean Imanol Murua Uriak duela 19 urte, urteurren biribilagoan (50.a), berak Madrilen bizitako anekdota.
Erantzunak kargatzen...