Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herriko kaleak Google mapetan eta Tagzanian

Ikusi Zarautz Gipuzkoan edo Aiherra Nafarroa Beherean. Lehen begiratuan, irudi ez oso argia (erresoluzio gutxiko tokietan daude bi herriak), baina irudian aukeratu map eta detailera goaz. Xehetasun gehiago toki batzuetan, beste batzuetan baino. Mapetan azaltzen diren toki izenen euskaratzearekin, ezin oso pozik egon.

Aldaketa Europako herrialde askotan igar daiteke. Lehen begiratuan, ondo samar daude honako estatu hauek: Portugal, Espainia, Frantzua, Italia, Suitza, Austria, Belgika, Holanda, Luxenburgo, Alemania, Danimarka.

Ez beharbada hain ongi, baina herrialde osora iritsiz: Hungaria, Txekia, Eslovakia, Norvegia, Suedia, Finlandia.

Zati batzuk bakarri: Grezia (Atenas eta ez asko gehiago), Turkiako Istanbul eta Errusiako Mosku.

Apenas errepide marra batzuk mapa zuri-zuri batzuen gainean: Bielorrusia, Serbia, Mazedonia.

Ekin zure kale eta lekuak etiketatzeari Tagzanian!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu