Teknologia albisteak

ARRAKALAK Lasarten

Erabiltzailearen aurpegia
gotzon barandiaran - bihotz bakartien kluba
2006-04-25 : 10:04

Bihotz bakartien klubak ekainean zarratuko duen ARRAKALAK errezitala emango du Lasarteko Jalgi-Antzokian. EGUNA: Apirilak 27. ORDUA: 20:00. LEKUA: Lasarteko Jalgi Kafe Antzokia

ARRAKALAK berbetan dagoz, kantuekaz zabaltzen dira, irudiek ixten dituez. Arrakaletan zehar urtetan jaku arnasa, arrakalak doguz eskuak sokak dantzarazi eta lepoa laztantzeko. Arrakalek egiten gaitue herren, arrakalek egiten gaitue duin, ez baitago aurrera egiterik arrakala barik.

ARRAKALAK ikuskizuna honako hauek osatzen dute

Poemak: Gotzon Barandiaran. Arrakalak, Susa, 2004.
Musikariak: Arrakalak ikuskizunerako soinu-banda sortu dute bihotz bakartien klubeko musikariek, saioari osotasuna ematen dion soinu-banda da, Arrakalak liburuko poemen erritmoa. Soinu-banda horretarako hiru poema kantu egin dituzte; Arrakala hau, Hogei urte eta Asunak dira zure begiak.
Aintzina Lekue: Bibolina
Alex Arregi: Gitarra akustikoa eta Venezuelako Cuatroa
Gorka Mugarza: Eskusoinua eta teklatuak

Irakurleak: Gorka Uriarte, Leire Ercilla, Mari Feli Etxeandia eta Gotzon Barandiaran.
Irakurle horiez gain, lekuan lekukoak gurekin irakurtzera gonbidatzen ditugu, bihotz bakartien kluba ez delako soilik Larrabetzuko literaturzaleez osatzen, Euskal Herriko literaturzaleez osatzen baita.

Eszena-gidaria: Aritz Albaizar

Animaziozko laburmetraiak: Bego Vicario, Maite, Sabrina, Abarne, Veronika, Ander, Adur, Belen, Edurne, Itsaso, Alaitz, Unai, Andres, Iñaki, Lidia, Yera, Ines eta Jose.
Bego Vicario EHUko Arte Ederretako irakaslea eta zinemagilea da. Aspalditik lan egin gura zuen bihotz bakartien klubekookin poesia eta irudia uztartuko zuen proiektua egiteko. Arrakalak liburuko 26 poema hartu eta bere ikasleei, hitzak iruditan adierazteko erronka luzatu zien, baita ikasleek onartu ere. Poemen interpretazio erabat pertsonalak dira, poemen egileak ez baitu ez prozesuan ezta azken emaitzan ere inolako baldintzarik jarri. Poema bisualak direla esan genezake, beraz.

Argazkiak: Nestor Zabala.
Galdakaoko biologo eta argazkilariak, mundu osotik eginiko bidaietan ateratako argazkiak erakusten ditugu. Pertsonen argazkiak dira, lehen planoak, begiak eta begiradak nabarmentzen dituztenak, Arrakalak pertsonen liburua dela ulertarazi gura digutenak.

http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=poes42
www.bbk-literatura.org
www.arrekikili.org

bihotz bakartien kluba

Erantzun

Sartu