Teknologia albisteak

Energia Berriztagarriei buruzko ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Asmoz Fundazioa
2006-04-26 : 11:04

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EVE) Energia Berriztagarrien inguruko ikastaroa antolatu dute. Maiatzaren 6an hasiko da Donostian.

Ikastaroaren ezaugarri gehiago:

  • Helburua: Energia berriztagarrien egungo egoera eta erronka berriak disziplina-arteko ikuspegi batetik aztertu, EAE oinarritzat hartuz.
  • Metodologia: Programa ponentzia, bisita tekniko gidatu eta talde mugatuetako tailerrek osatzen dute (ikastaroa gaztelaniaz izango da).
  • Programa: Energia Berriztagarriak EAEan, Energia Eolikoa, Eguzki-Energia, Biomasa eta Energia Hidraulikoa.

Tokia: Asmoz Fundazioaren egoitza (Donostia)

Ordutegia: Arratsaldez

Informazio gehiagorako: presenciales.asmoz.org

Erantzun

Sartu