Sustatu logoa Teknologia albisteak

Karrajua, Santutxuko baten inbentoa

Sustatu - Sustatu
2006-04-27 09:04

Pasabide, ibilgu, iraganbide, korridore, barnebide, askaurre, probaleku, ... eta Interneten karrajua.org aurkitu dugu. Euskaltegien eta helduen euskalduntzearen inguruko webgunea da. Egilearen esanetan: webgune irekia egiteko asmoa daukadanez, gutxieneko azpiegitura behintzat montatu dut, gerora norbaitek gauzak sartzen lagungu nahi badu-edo.

Drupal software libreko sistemarekin eraikia dago Karrajua.org eta aukera asko eskaintzen ditu.

Santutxuko Benitok garatu du webgunea eta bere beste blogean kontatzen ditu gora behera batzuk.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu