Teknologia albisteak

Deustuko Unibertsitateko ikasleen blogei sariak

Erabiltzailearen aurpegia
Joseba Abaitua - Littera, Deustuko Unibertsitatea
2006-04-12 : 10:04

Joan den astean Deustuko Unibertsitatean, Letren Astearen harira antolatutako blog lehiaketako irabazleak jakirera eman dira. Euskaraz, Janire Rodriguez izan da irabazlea. Deustuko Littera proiektuan du bloga, eta baira Goiena.net-en

Euskarazko blogetan, accesit bat ere izan da, Nahikari Ayoren Nire Begietatik blogarentzat, hau ere Goiena.net-eko komunitatekoa.

Erdarazko blogetan:

Lehiaketara aurkez zitezkeen blog propioa zeukaten Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako edo ESIDEko ikasleak. Aurkeztu ziren guztien zerrenda hemen.

CodeSyntax enpresak (Deustuko Littera zerbitzuaren hornitzaile eta bertako DELi taldearen kolaboratzaile) 360 euroko laguntza batekin babestu du sariketa hau, eta irabazleen artean banatuko da diru hori.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago