Teknologia albisteak

Itsasoa metro batzuk igoko balitz Euskal Herrian...

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-04-11 : 11:04

Nola eragingo dio lurraren berotzeak kostaldearen lerroari? Itsasoaren maila 2, 7 edo 10 metro igotzen bada, zer eragin izango du? Ikus ezazu Euskal Herriko kostaldean horrek izango duen eragina, satelite irudietan oinarritutako aplikazio harrigarri batean.

Google Mapen gainean sortutako azken mash-up edo morokila, NASAren lurrazaleko altitude datuak eta Googleren irudiak elkarturik: flood.firetree.net

Euskal Herriko efektua ikusteko, hurbil gaitezen Googleren irudietan erresoluzio handiena duten itsasadarretara, kasu honetan 7 metroko itsaso gorakada irudikatuz:

Hiru loturetan, lehen bistadizoan ez da ezer ikusten, leihoaren ezkerraldean goian dagoen Flood Sat aukeran klikatu behar duzu.

Pantaila-irudiak ere gorde ditugu pare bat efektua ikusteko: Txingudikoa eta Bilbokoa

Erantzun

Sartu