Aste Santurako planak Euskal Herrian?
Joko erabilgarri bat proposatzen dizuet azken bi egun hauetarako. Zein plan egin daitezke egun hauetan Euskal Herritik atera gabe?
Asko dira kanpora doazenak, baina asko izango gara ere bertan geldituko garenak. Baditugu zenbait plan pentsatuta, umeekin hona eta hara ibiltzeko, baina seguru zuek ideia gehiago duzuela, eta seguru beste jende askori ere ongi etorriko zaizkiola, umeekin, koadrilan edo bikotearekin egiteko. Tokatzen zaigun eguraldi motarekin ere alternatibak behar izaten dira, aizu!
Bota hemen zure zerrenda. Hasteko nere proposamen bat:
Trenbidearen Euskal Museoa
Umeekin joateko plan ona, baita eguraldi goibeltxoa badago ere. Goizez joan, museoari bisita egin, hango tranbian ere buelta bat egin, eta bukatzeko Lasaoraino lurrunezko trenean bidaia. Programa berezia dute gainera egun hauetan, beraien webgunean azaltzen duten moduan. Han dauzkazue orduketak, Euskotrenen webgunean
Ondoren, eta eguraldiak laguntzen badu, plan ona izan daiteke Zumaia aldean ibilalditxo bat egitea.
Zein plan proposatzen duzu zuk?
Erantzunak kargatzen...