Teknologia albisteak

Elezioni politiche Italiane

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2006-04-11 : 01:04

Sekulako saltsa Italiako hauteskundeetan, emaitzak Barne Sailan kontsulta daitezke (erorita ez badago behinik behin) edo RSS bidez jarraitu. Alderdi sistema oso korapilatsua eta parekoa den hauteskunde legeak dituzte Italian. Eguneraketa 07:00: Romano Prodiren L'Unione (Batasuna) koalizioak Kongresuan eserleku gehiago izango ditu, baina momentuz, Berlusconiren Casa Delle Liberta (Askatasunen etxea) aurretik da Senatuan.

Hauek dira Italiako bi koalizio nagusiak osatzen dituzten alderdi handienak:

  • CDL - Casa Delle Liberta, Berlusconi: FORZA ITALIA, ALLEANZA NAZIONALE, UDC, LEGA NORD, ...
  • L'Unione, Prodi (L'ULIVO, RIF.COM, LA ROSA NEL PUGNO, COMUNISTI ITALIANI, DI PIETRO IT. VALORI, FED.DEI VERDI, ... )

Parte hartze handia izan da, %83,6a, baina momentuz ez dago batere argi nork irabazi duen.

Eguneraketa:

Romano Prodiren L'Unione (Batasuna) koalizioak Kongresuan eserleku gehiago izango ditu, eta momentuz Berlusconiren Casa Delle Liberta (Askatasunen etxea) aurretik da Senatuan.

Erantzun

Sartu