Sustatu logoa Teknologia albisteak

Egingo dugu euskaraz Blogak 2.0 moduko bat?

Iban Arantzabal - Goiena
2006-04-12 13:04

Gustura egon nintzen nahiz eta egitaraua luze egin eta moderatzaileen lana negargarria izan. Nola liteke 300 entzulerenganako horrelako errespatu gutxi izatea! Badakit intentziorik onenarekin jardungo zutela, baina moderatzaile zorrotzagoak behar dira mahaian. Ez Internet jakitunak, edo ez bakarrik. Komeni dira moderatzaile onak,, eta ahal bada Internetean jantziak!

Karektereei irudia jarri

Ez nituen ezagutzen hainbat lagun. Irudia jarri nien askori eta beste batzuk han zeudela jakin arren blogei irudia jarri barik bueltatu nintzen. Hurrengoan...

Hurrengoan

Posible da horrelako zerbait, baina euskal komunitateari begira? Posible da egun bat hartzea horren estiloko ponentziak egin, pantaila handi argi bat, bazkari bat, hizlari euskaldun gehiago, kanpokoak ere gonbidatu (noski)... Nago euskaldun dezente falta zirelakoan. Batzuen falta nabarmena ere izan zen, gainera.

Amaitzeko

Erraza da pasibo izan eta kritikatzea... Ez nuke gura amaitu antolatzaileen asmoa txalotu barik.

Eta laburpenaren laburpena

Gazteagoak ate joka barik, atea jo eta etxe barruan ditugu. Biba! euskaldunak ez gabiltza antzean redio!

Eta laburpenagoa dan zeozer

Revius, aps, groups, rss, blogak, voIP, GPL, api, tag, podcast, bideoa, photos, bookmarks, playlist, audioa, 2.0, buztan luzea... 300 lagunek ondo, baina hau dena sozializatzea... animo!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu