Ahotsak adierazpenaren bloga
2006-04-09 12:04
EAJ, EA, Batasuna, AB, PSE-EE, PSN, PS, EB-Berdeak, IUN-NEB, Aralar, LCR, Nafarroa Bai eta Plazandreok alderdi eta ELA, LAB, ESK, CCOO, UGT, CGT, EILAS eta EHNE sindikatuetako kideek sinatu zuten agiria.
Aldiz, PP, UPN eta UMP alderdi eskuindarretako emakumeak ez dute bat egin adierazpenarekin.
Maddalen Iriarte, Beatrice Molle eta Mertxe Aizpurua kazetariek irakurri zuten agiria, euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz.
Adierazpena duen ahotsak.blogspot.com blogaren bitartez adierazpenarekin bat egin edo iruzkinak bidaltzeko aukera dago. Horretarako, izen-abizenak eta NAN-CNI-EHNA zenbakia eranstea eskatzen da.
Erantzunak kargatzen...